XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Biok uso bihurtu ginen Kurtzetara ijitoak etorri ziren egunean.

Famelia bat zen: bi neska, bi mutil gazte, aita-ama eta aitona.

Beraiekin zekartzaten zakurtxo bat, ahuntza eta tximinoa.

Ezkien plaza erdian prantatu zuten beren toldo-modukoa, jendea San Juan meza nagusian bildu zen unean.

Nik begiratu nien lanean afanean.

Gizonezkoak beren azeituna koloreko bizkarra bistan, ilea eta begiak beltzak ikatzaren igoalak eta hortzak azukrezkoak; emakumezkoak, brontzezko estatuen itxuran.

Hegal askotako gonak hauek, kolore nabarrekoak.

Gizonek praka beltz estuak, sonbreru bat eta patila handiak, ia kokotzeraino iristen zirenak.

Aitonak, zilarrezko ilea eta azala zimurtua, pergamino baten gisan.

Kurtzeta osoa inguratu zitzaien.

Nire aita izan ezik.

Amona Mariak berehala aldegin zuen (...).